III. Andra Mari Argazki Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2015eko abuztuaren 3a

Aurreko bi edizioek izandako arrakasta ikusita, Elduaingo Jai  Batzordeak aurtengo irailerako ere III. Argazki Lehiaketa antolatu du.

Elduaingo edozein pertsonak har dezake parte eta gaia, Elduaingo bazterrak izango da.

SARIAK:

Epaimahaiak aukeratutako lehenengo eta bigarren argazki hoberenek ondorengo sariak jasoko dituzte irailaren 8an, Elduaingo Festatan egingo den sari banaketan:

 

1. saria: 5 argazkiko estudio saioa + argazki horien kopiak 15*20 tamainan errebelatuta

2. saria: 40*60 neurriko argazki handitua,  laminatua eta Foam euskarrian

Sariak: EKiDigital Argazki Dendaren Eskutik

 

PARTEHARTZAILE BAKOITZAK BI ARGAZKIREKIN PARTE AHAL IZANGO DU LEHIAKETAN

 

ARGAZKIAK BIDALTZEKO BIDEAK

Formatu digitalean:  elduainkultura@gmail.com  posta elektronikora bidalita, izen abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta kontakturako telefonoa mezu berberean idatzita.

 

ARGAZKIAK POSTA ELEKTRONIKOZ BIDALTZEKO AZKEN  EPEA:

Abuztuaren 24a

 

ARGAZKIEN EZAUGARRIAK

DIGITALAK

-          Neurri minimoa 20*30, eta 254 ppp

-          Oinarrizko ukituak onartuko dira, baina ez fotomuntaiak

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!