Zazpi txerrikumeren zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2015eko uztailaren 8a

Urtero bezala, Udalak Elizalde baserrian duen ukuiluan hazitako txerriak kumeak izan dituela eta, zozketa antolatuko du.

Udalak herritarren artean zazpi txerri-kume banatzeko asmoa du. Beti bezala zozketa egingo da izena ematen duten herritar guztien artean. Oraingoan zozketarako ez du lehentasunik ezarriko, baina izena emateko garaian, interesatu bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

Izena emateko epea uztailaren 13an amaitzen da, astelehena, beraz, interesatuek udaletxera etorri beharko duzue zozketan sartzeko.
 
Eskerrik asko.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!