Ur hornidura, kontadoreen irakurketa

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2015eko ekainaren 18a

Ur hornidura zerbitzuaren bigarren hiruhilabeteko ur-kontagailuen irakurketak egiten hasiko da Gipuzkoako Urak, ekainaren 22tik aurrera.

                                                                                                                                    

GIPUZKOAKO URAK, S.A.-k Udalari eta bere Elduaingo abonatuei jakinarazi nahi die, 2015 urteko bigarren hiruhilabeteko ur-kontagailuen irakurketak egiten 2015/06/22ko astean hasiko direla. Etxetik kanpo izanez gero irakurketa erraztea eskertuko genizueke, irakurleak etxean utzitako JAKINARAZPEN ZEDULA beteaz, zure kontagailuaren irakurketarik ez izateak, zure hurrengo ur erreziboan eragina izango lukeelako. Hau, Gipuzkoako Urak-eko edozein bulegotan, abonatuaren 902 302222 – 943318602 (24 orduz) telefonoan edota gure bulego birtualean, www.gipuzkoakour.com –en, altan emanda bazaudete, eman dezakezue.

 

http://www.elduain.eus/eu/html/36/3221.shtml

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!