Elduaingo Udala KORRIKAHALDUN

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2015eko martxoaren 13a

Elduaingo Udala ere KORRIKAHALDUN egin da Korrikaren 19. ediziorako kilometro bat erosiaz. Elduaindik martxoaren 21ean pasako da, goizeko 5:30-6:00 inguru.

Badator KORRIKA 19!! Urepeletik Bilbora, Euskahaldun!!
Eta gure herritik martxoak 21, larunbata, goizeko 5:40-6:00 inguruan pasako da. Elduaingo Udalak kilometro bat erosi du eta testigua emateko zozketa egingo da datorren asteazkenean (martxoak 18). Korrika egin eta testigua eman nahi baduzu deitu udaletxera asteazkena bitartean zozketan sartzeko. 
21 urte ondoren, berriro Elduaindik pasako da Korrika. Argazki hura berrituko al dugu?

Ondoren Urdelar Biltokian gosaria prest izango da, nahi duenarentzat. Glutenik gabeko jakiak ere egongo dira bertan. Animatu, korrikahaldun!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!