Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2015eko urtarrilaren 26a

Elduaingo Udaleko Alkatetzaren Ebazpen bidez, 2015eko Trakzio-mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren Errolda onartu denez, jendaurreko informaziora jartzen da:

a)       Agerian dagoen tokia: Udal honetako Idazkaritzan.

b)       Aztertzeko epea: Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita,  hilabete bat.

c)       Desadostasuna adierazteko epea: Hilabetea b) puntuan adierazi den eran zenbatuta, birjarpeneko errekurtsoaren bitartez.

d)       Errekurtsoa tarteratzen deneko organoa: Alkatetza.

e)       Erreklamazioak aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrera Erregistroa, bulego ordutegian.

f)         Errekurtsoa tarteratzearen eraginak: Aipatu Foru Arauaren 14.2 artikuluan xedatutakoak.

g)       Ordainketarako epea: 2015eko otsailaren 9tik 2015eko apirilaren 10 arte.

h)       Ordainketa modua: Helbideratutako ordainagiriak 2015eko otsailaren 23an zergadunek adierazitako kontuetan kargatuko dira. Helbideratu gabeko ordainagiriak, ohiko posta bidez bidaliko dira zergadunek adierazitako zerga helbideetara eta hauen ordainketak berriz ordainketa-agirian zerrendatutako banketxeetan  egin ahal izango dira.

http://www.elduain.eus/eu/html/4/3330.shtml

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!