KONTRIBUZIOAN HOBARIAK

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2014ko azaroaren 26a

 
Kontribuzioan hobaria jaso ahal izateko, eskaera udaletxean egin behar da urtero. Tramite horiek egin eta paperak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 1etik 31ra izango da.
 
* Hobariak:
a)   Zerga–kuota osoaren %40ko hobaria izango da energia berriztagarriko sistemak instalatu dituztenentzako.
 
b)   Zerga–kuota osoaren %40ko hobaria etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune edo antzeko programen barruan erabilera-lagapena dutenei.
 
c)Familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboak
3 seme-alaba………………………………………………….. % 50eko hobaria
4 seme-alaba………………………………………………….. % 70eko hobaria
5 seme-alaba edo gehiago…………………………..% 90eko hobaria
 
Famili ugariagatik hobaria jasotzeko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa:
 
a) Ohiko etxebizitza izatea: Familia ugariko kide guztiak etxebizitza horretan erroldatuta egotea zerga sortzen den urteko urtarrilaren 1ean.
 
b) Famili ugariaren titulua indarrean izatea.
 
c)   Eskaeraren datarekin, Zerga Bulegoak luzatutako ohiko etxebizitzaz kanpo beste ondasun higiezinik ez izatearen ziurtagiria.
 
d)    Gipuzkoatik kanpo, beste ondasun higiezinen jabe ez izatearen zinpeko aitorpena.
 
e)    Eskaera aurkezteko epea: 2015eko urtarrilaren 1etik 31ra
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!