Andra Mari 2014 Argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Elduaingo Udala 2014ko uzt. 23a, 09:28

Elduaingo jai batzordeak, aurtengo jaietarako II argazki lehiaketa antolatu du, Andra Mari 2014 Argazki lehiaketa, hain zuzen ere. Ura izango da jorratu beharreko gaia. Hemen lehiaketaren oinarriak.

OINARRIAK:

1. PARTEHARTZAILEAK
• Elduaingo edozein pertsona.
• Parte hartzeak, lehiaketa honen oinarriak bere osotasunean onartzea suposatzen du.

2. GAIA
URA

3. SARIAK
1. saria............................................ 100€ tako bono bat argazkigintza materialean gastatzeko
2. saria............................................ Argazki handitua 40*60 neurrian, laminatua eta foam euskarrian.
1) Parte-hartzaile bakoitzak gehienez sari bakarra jaso dezake

4. BALDINTZAK
• Parte hartzaile bakoitzak gehienez 2 argazki aurkeztu ditzake.
• Argazkiak, Elduaingo Udaletxeko sarreran dagoen postontzian edo kultura@elduain.com posta elektronikoan bakarrik onartuko dira.

a) Argazkiak paperean: udaletxeko postontzian sartu beharko dira, gutun-azal baten barruan, izen abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta kontakturako telefonoa idatzita duen orri batekin lagunduta.
b) Formatu digitalean: kultura@elduain.com posta elektronikora bidalita, izen abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta kontakturako telefonoa ere mezuan idatzita.

• Argazkien egileak, bere gain hartzen du egiletasun eta argazkiaren originaltasuna.
• Baldintza guzti hauek betetzea ezinbestekoa izango da sarietako bat jaso ahal izateko.
• Lan sarituak Elduaingo Udalaren jabetzan geratuko dira, eta honek argitalpen eta berregintzaren eskubidea izango du, beti egilearen izena aipatuz.
• Argazki guztiak Irailean zehar jaso ahal izango dituzte jabeek Elduaingo Udaletxean.

Ezaugarriak
• Argazkien neurri eta pisuak:
DIGITALAK
- Neurri minimoa 20*30, eta 254 ppp
- Oinarrizko ukituak onartuko dira baina ez fotomontaiak
PAPEREAN
- Neurria 20*30
Argazkiak Andra Mari Jaietan egongo dira ikusgai herriko plazan.

5. EPEAK
Argazkiak Elduaingo Udaletxean edo kultura@elduain.com posta elektronikoan jasotzeko epea abuztuaren 25a izango da.
Sarituak 2014ko Andra Mari Jaietan irailaren 7an ospatuko den sari banaketa saioan emango dira ezagutzera.

6. ANTOLATZAILEA ETA EPAI-MAHAIA
Elduaingo Jai Batzordeak antolatzen du “Andra Mari Argazki lehiaketa “.
Epaimahaia, Jai Batzordeak izendatuko du eta argazkilaritzan adituak diren pertsonak aukeratuko dira. Kasu honetan Arritxu Zugarramurdi eta Julen Aiestaran Eki Digital dendako argazkilariak izango dira. Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira.

7. DATU BABESA
Datu babesen inguruko araudiarekin bat etorriz, lehiaketan bildutako datu guztiak Elduaingo Udalaren ardurapeko datu base batean gordeko dira.
Parte-hartze prozesuan jasotako datu pertsonalak lehiaketaren kudeaketa egoki bat bideratzeko erabiliko dira. Datu hauek ez zaizkie beste pertsona batzuei entregatuko. Datu hauetara sartzea, moldatze eta ezabatzea, egunean dagoen araudiaren arabera egiterik izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!