Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2014ko martxoak 19ko 2014/019 alkatetza dekretuaren bidez, Elduaingo udalaren 2013ko aurrekontuaren likidazioa onartu da.
Era berean, 2014ko otsailaren 25ean buruturiko ez-ohiko udal plenoan, Elduaingo udaleko 2014ko aurrekontu orokorrak onartu ziren.
Honenbestez, 2013ko likidazioaren eta 2014ko aurrekontuaren xehetasunen berri, eta orokorrean, Elduaingo udalaren diru kontuen inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko, Elduaingo udalalak, herritar oro 2014ko apirilaren 29an arratsaldeko 20:00etan Elduaingo kultur etxean burutuko den batzarrera gonbidatzen du.
Gaiaren garrantziagatik, ahal den neurrian batzarrean parte hartzea eskatzen da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?