Ordainsarien inguruko informazio interesatuaz azalpenak

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zizurkil 2026ko apirilaren 30a

EAJk zabaldutako oharrari erantzun dio Zizurkilgo EH Bilduk.

Zizurkilgo alderdiek jasotzen dituzten ordainsariek ez dute aldaketa esanguratsurik izan 2011z geroztik. Bildu udalera sartzearekin batera, erdia baino gehiago jaitsi ziren zinegotzi bakoitzagatik alderdiek jasotzen zituzten ordainsariak, eta EH Bilduko zinegotziek uko egin zioten irabazi pertsonalari, liberatuta dauden karguen salbuespenarekin. Horrela mantendu da hori urteotan, ordainsarien eguneraketa ohikoarekin.

Azken hilabeteetan Zizurkilgo Udaleko kontuak aztertzen ari da herri kontuen epaitegiko ikuskari bat, aldian behingo ikuskapena egokitu zaiolako Zizurkilgo Udalari. Ikuskari horrek jakinarazi du 2019an araua aldatu zela eta ez dela zuzena ordainsarien atal jakin bat, batzorde buru bakoitzagatik alderdiek jasotzen zutena. Hori da azken udalbatzan ezabatu dena. Ordainsariak jasotzeko beste modu batzuk proposatu zituen ikuskariak, baina atal hori ezabatzea hobetsi da udal gobernutik, aho batez onartu zena. Aurrez ere ordainsariak aho batez onartu izan diren bezala legealdiz legealdi.

EAJk informazio hori erabili du zinegotziek jasotzen ez duten diru bat jaso dutela iradokitzeko. Zizurkilgo EH Bildun, liberatuta dauden ordezkariek soilik jasotzen dute soldata. Polemiketatik aparte lanean jarraituko dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!