PSE-EEren oharrei erantzuna

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zizurkil 2023ko martxoaren 14a

Hauteskundeak datoz eta sarritan politikaren alderik okerrenak ikusten ditugu, eta are kezkagarriagoa da jarrera hori elkarlana ezinbestekoa dugun herri txikietan.

Zizurkilgo Udalak ez du kirol gunearen proiektua baztertu, egitasmoa birdefinitu du eta teknikariekin proiektu berria lantzen ari da, kirol batzordean azaldu zen bezala. Izan ere, hasieran aurreikusi zen kokapenean, lokal jabearekin adostasuna lortuta eta teknikarien aldeko oniritzia izanda ere, bizilagunek beste asmo batzuk zituzten. Udalak eurekin harremana izan du, bi egitasmoak aztertu dira eta kirol gunerako beste aukera batzuk zeudela ikusita, euren proiektuarekin jarraitu ahal izango dute.

Zizurkilgo Udalak ez du hedabideen bidez lanik egiten. Legealdi osoan kirol batzorde bakar batera agertu ez den zinegotziak herrirako garrantzitsua den egitasmo honen ingurukoak hedabideetara eraman eta polemika sortzen saiatuta erakusten du zein den politika egiteko bere modua. Teknikariek baztertu zuten proiektu baten alde etenik gabe hedabideetan agertzeak ere erakusten du, ezjakintasunaz gain, gaia nahasteko borondatea. Guk urteak daramatzagu gaia lantzen. PSE-EEko bozeramaileak kirol gunearen alde lan egin nahi badu kirol batzordean aurkituko gaitu, herriko kirol elkarteekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!