EH Bilduk alokairurako laguntzak onartu nahi ditu herriko gazteentzat

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zizurkil 2019ko maiatzaren 2a

Diru laguntzak onartuko ditugu gazteak alokairuan bizitzera joan daitezen.

Etxebizitzaren espekulazioak gazteak gero eta gehiago urruntzen ditu etxe duina edukitzeko aukeratik, EH Bildu koalizioak salatzen duenez. “EH Bilduk gobernatzen duten beste herri batzuek, Azpeitiak esaterako, abian jarritako bideari jarraiki, diru laguntza onartuko dugu gazteak alokairuan bizitzera joan daitezen eta horrekin batera etxe hutsen zentsua berritu eta horri lotuta har litezken neurriak aztertuko ditugu”, azaldu du Iker Urruzola alkategaiak.

Aisialdia

Gaztediaren aisialdiari dagokionez, EH Bilduk jasotzen du gazteen antolatzeko guneak eta euren autonomia errespetatuko dituela, eta nerabeentzat udalak martxan duen Gaztezulo udal zerbitzuari dagokionez, “gaztetxoen aisialdi hezitzailea sustatzen jarraitzea” dela erronka azpimarratzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!