Tokiko merkataritzaren sustatuko du EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zizurkil 2019ko apirilaren 29a

EH Bilduk merkatariekin elkarlanean landu nahi du tokiko merkataritzaren sustapena

Jakina da tokiko merkataritzak garai zailak bizi dituela. “Zizurkilen ere nabari da hori eta guk ere ez dugu errezeta magikorik, baina urratsak egiteko prest gaude”, azaldu du Iker Urruzola alkategaiak. “Alde batetik, batzorde iraunkor bat sortuko dugu herriko merkatari guztiei irekia, arlo honetako politikak elkarlanean garatzeko. Horren baitan karga-deskarga guneak edo beste zenbait eskaera aztertu eta neurriak hartzeko prest gaude. Dauden establezimendu eta ostatuei eustea nahiko genukeelako”. Horrez gain urratsa bat haratago joan nahiko luke koalizio abertzaleak. “Elkarrekin erabaki ditzakegun ekimenez gain, Udaleko zerga eta tasetan ezar daitezkeen hobarien bidez saltoki berriak irekitzea bultzatuko dugu. Tokiko merkataritza, gertukoa, ezinbestekoa baita herri bizi bat nahi badugu”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!