EH Bilduk Bulandegi auzoaren eraberritzea izango du lehentasun

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zizurkil 2019ko apirilaren 4a

Zizurkilgo EH Bilduk herri programaren ardatzetako baten berri eman du.

EH Bildu koalizioaren herri programaren ardatzetako bat Bulandegi auzoa izango da. “Legealdi honetan lehentasun izango dugu Bulandegi auzoa irisgarriago, herritarrago egitea. Horretarako azken urteetan lantzen ari den hiritartze proiektua gauzatuko dugu, oztopo arkitektonikoak leundu eta espaloia kalearen bi aldeetara jarriz.  Argiteria ere hobetu nahiko genuke gune seguragoa eratuz” azaldu du Iker Urruzola alkategaiak.

Horrekin bat, Area 15 edo Illunjako industriagunea ere eraldatu nahi da. “Industriagune zaharkitua eraitsi eta bertan auzune bat sortzeko abian den proiektua landuko dugu udaletik, ahal den neurrian bertan dauden enpresak herrian bertan birkokatuz eta zonaldean geratu nahi dutenei alternatibak eskainiz. Ez da urte batetik bestera egingo, baina epe ertainera, Illunjako industriagunearena Zizurkilgo hirigintza proiektu garrantzitsuenetako gisa ikusten dugu”, nabarmendu du Urruzolak.

Aldundiari deia

Proiektu hori behar bezala gauzatzeko, azken hamarkadetako eskari berretsi du EH Bilduk. “Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu Zizurkil behingoz aintzat hartu eta saihesbidea egin dezala. Milaka kotxe eta kamioi herri erditik igarotzen zaizkigu azken hamarkadetan, eta uste dugu, Foru Aldundiaren diru sarrerek gora egin dutenean, ez dagoela aitzakiarik proiektu honi ekiteko, ezinbestekoa delako”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!