Zizurkilgo EH Bilduk Herri programa lantzeko batzarra egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zizurkil 2019ko otsailaren 11

Goiz osoko lansaioa izango da, Atxulondo kultur etxean, 10:00etan hasita. Garrantzia berezia duen lansaioa, hurrengo urteetarako gida lerroak zehaztea baita helburua.

Zizurkilgo EH Bilduk hilabeteak daramatza udal hauteskundeak prestatzen. Herri programaren lehen zirriborro bat landu dugu hauteskunde batzordeko kideek, eta herritarrekin aztertuko da larunbat honetan, hilaren 16an.

Era berean, hurrengo hauteskundeetako zerrenda lantzen ari gara. Izan ere, ziklo bat itxiko dugu maiatzean alkatearen agurrarekin, eta harekin batera talde berri bat osatu nahiko genuke.

Horretarako lehen hitzordua, larunbatean, Atxulondo kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!