Larunbatean, 12:00etan, elkarretaratzea Plaza Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Tolosa 2020ko abenduaren 18a

Tolosako EH Bilduk ere bat egin du alderdi politikoek, sindikatuek eta eragile sozialek larunbat honetarako herri guztietan deitutako mobilizazioekin.

Espainiako auzitegi gorenak "Bateragune" izendatutako auzia berriro epaitzeko erabakia hartu duela eta, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ugarik larunbatea, 12:00etan, protesta mobilizazioak egiteko deialdia egin dute "Demokrazia!" lelopean. Tolosaren kasuan hitzordua Plaza Zaharrean izango da eta EH Bilduk mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten die herritar guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!