Datorren astelehenean Tolosako EH Bilduk batzarra egingo du kultur etxeko 1. solairuan (Topagunean). 19:00etan izango da hitzordua eta Juan Karlos Izagirre bertan izango da EH Bilduk hurrengo hilabetetarako dituen egitekoak eta helburuak azaltzeko. Espainiako Kongresu eta Senatuko hauteskundeen balantzea, Nazioarteko egoeraren analisia eta Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako kokapena landuko dira, besteak beste.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?