Bat egiten dugu pentsio sistema publiko eta duinaren aldeko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Tolosa 2019ko mai. 2a, 14:51

Tolosako EH Bilduk bere atxikimendua adierazi nahi dio maiatzaren 4an, Tolosan, Pentsio Sistema Publiko eta duinaren alde antolaturiko manifestazioari.

Lehenik, EH Bilduk txalotu egin nahi du pentsionisten duintasunaren aldeko borroka, gizarte zibil aktiboa baita etorkizun askerako motorra. Gainera, eta pentsiodunek aldarrikatzen duten moduan, ez dira beraien pentsioen alde bakarrik borrokan ari, gaur egun lanean ari diren etorkizuneko pentsionisten alde baizik.

Sarri adierazi dugun moduan, EH Bilduk herritar librez osaturiko herri libre bat du helburu eta horretarako ezinbestekoak dira herritarren oinarrizko eskubideak bermatuak egotea. Ongizate sistema baten oinarri oinarrian, pentsioak, osasuna eta hezkuntza daude; ondorioz, pentsio sistema publiko eta duinen aldeko borrokan beti izango da EH Bildu.

Pentsio sistemaren deuseztapen prozesua, sistema ekonomikoak gizartearen prekarizazio orokorra gauzatzeko pauso bat gehiago eta horretarako ezinbestekoa da, egungo lan merkatuaren prekarizazioa ere. Hori dela eta, EH Bilduk bat egiten du ez soilik, pentsio sistema duinaren aldarrikapenekin, baita gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izan, lan merkatuaren erreforma bertan behera utzi, eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernuak konpentsatzearekin ere.

EH Bilduk argi du, burujabetzak herritarren bizi baldintzak hobetzea ekarriko duela, Madrilgo gobernuak ezarritako sistema eta erabakiak ez baitira gure beharretara egokitzen.

Hori guztia dela eta, EH Bilduk herritarrei dei egin nahi die larunbatean, Tolosako kaleetan burutuko den manifestazioan parte hartzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!