2019/02/16 9:30

Tolosako herri programa lantzeko saio irekia

Tolosako herri programa lantzeko saio irekia
Tolosako kultur etxea, Tolosa

Larunbatean herritar guztiei zabaldutako lan saioa egingo du Tolosako EH Bilduk datozen lau urtetarako udal programa erabakitzeko eta proposamenak jasotzeko. Lan saioa larunbatean egingo da, 9:30etatik aurrera,Kultur Etxean. Andu Mtnez. de Rituerto alkategaiak gidatuko du saioa eta alor desberdinetako programa lantzen aritu diren partaideak ere bertan izango dira bildutako ideiak zeintzuk diren azaltzeko. Tolosar oro gonbidatuta dago saioan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!