Tolosako herri programa lantzeko saio irekia

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Tolosa 2019ko otsailaren 14a

Larunbatean herritar guztiei zabaldutako lan saioa egingo du Tolosako EH Bilduk datozen lau urtetarako udal programa erabakitzeko eta proposamenak jasotzeko.

Lan saioa larunbatean egingo da, 9:30etatik aurrera,Kultur Etxean. Andu Mtnez. de Rituerto alkategaiak gidatuko du saioa eta alor desberdinetako programa lantzen aritu diren partaideak ere bertan izango dira bildutako ideiak zeintzuk diren azaltzeko. Tolosar oro gonbidatuta dago saioan parte hartzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!