Ezpala Gaztetxea

Ez desalojo, ez pintaketa; elkarrizketari eta adostasunari bidea egin

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Tolosa 2016ko urtarrilaren 15a

Tolosako Gazte Asanbladak, atzo, Tolosako udaletxearen aurrean eginiko prentsaurrekoak eta bart, EAJren egoitzan agerturiko pintaketek, gazteen eta udalaren -eta ondorioz udalean aginduan den alderdiaren- artean dagoen gatazka islatzen dute.

 

Gatazka eta liskarrei irtenbide emateko era bakarra elkarrizketa dela sinistuta, bi eragileei, hau da, Tolosako Gazte Asanblada zein Tolosako Udalari, harremanetan jarri eta adostasunera iritsi daitezela eskatzen diegu.

Tolosako EH Bilduk argi du gazteek beren proiektua gauzatzeko  espazioa izateko eskubide osoa dutela eta gainera, udalak badituela zenbait espazio hutsak egonda, horretarako eskaintzea dituenak.

Aldi berean, egoerari irtenbidea aurkitzeko helburua denek izanda,  ez zaigu bidezkoa iruditzen Tolosako Batzokiari pintaketak egitea.

Egoera birbideratzeko, tentsioak alboratzeko unea da eta Batzokiaren aurkako margoketek ez dute horretan laguntzen.

Horrenbestez, elkartu, hitz egin eta denon onerako,  adostasunera iristeko eskaera luzatzen diegu batzuei zein besteei.

Gazteon egunerokoa aldatzeko garaia da. Emantzipazioan, auto askitasunean eta beren buruen jabe egiteko bidean joango diren erabakiak hartzekoa. Bide horretan guztiok lan egin behar dugu.

Guztiok herri bizi eta parte hartzaile bat nahi dugulako, eta bertan guztiok dugulako lekua, adostu ditzagun elkarbizitza garatzeko gutxienekoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!