Elkarrekin bidea marrazten jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Tolosa 2015eko apirilaren 22a

“Elkarrekin bidea eginez, elkarrekin bidea marrazten jarraituko dugu- lako’, duela lau urte alkatetza lortu genuenetik gaur arteko ibilbidea errepasatzen duen bideoa egin dugu. Bertan azaldu bezala, lau ur- teetan zehar gauza txikienen bidez ere, Tolosa erakargarriago, oreka- tuago, atseginago eta jasangarriagoa egiten ahalegindu gara. Genero politika indartsuak sustatuz, oinarrizko eskubideen defentsan borroka- tuz, kudeaketa garden eta zuhurra garatuz, zentzuz eta tentuz lanean.

Lau urte beranduago ere, orduan abiatutako bide beretik jarraituz, la- nerako gogoz gaude, herritarren eskutik eta tolosarrei esker abiatutako aldaketa gauzatzeko prest. Horrela, bideo honekin, taldeak berak duen ilusioa transmititu nahi izan dugu eta tolosarrei agertu, hasitako alda- keta gauzatzeko, oraindik ere lan handia dagoela egiteko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!