Anoetako EH Bilduk herri batzarra egin du

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Anoeta 2021eko irailaren 27a

Anoetako EH Bilduren mahaiaren koordinatzailea aukeratu genuen bilkideen artean.

Lehenik eta behin Anoetako EH Bilduren egoera, egitura eta funtzionamenduaz aritu gara. Izan ere aurreko ikasturtean EH Bilduren herriko mahaia eratu genuen, udalgintzaz gain bestelako gaiak ere lantzeko. Bai herri mailako hausnarketak, eztabaidak eta dinamikak; zein eskualde, herrialde edo nazio mailakoak lantzeko. Mahai honek EH Bilduri izaera integrala ematea du helburu, instituzioetan jarduteaz gain herrian eraginez; eragile eta taldeekin harremanak landu eta dinamika herritarrak bultzatuz. Herrigintza eta udalgintzaren arteko zubi lan iraunkor eta koordinatua eraikiz.
 
Herriko EH Bilduren komunitatea osatzeari ere ekin genion aurreko ikasturtean, Bilkideen figura indartuz. Bilkide hauen artean Anoetako EH Bilduren mahaiaren koordinatzailea ere aukeratu genuen.

Azalpen hauen ondoren, aurreko ikasturtean martxa jarritako dinamikak baloratu eta aurtengorako markatutako lan lerroak aztertu ditugu. Bai mahai politikoarenak, bai udalgintzarenak, eta baita dinamika partekatuak ere.

Bertaratutakoen ekarpenak eta iritziak jaso ondoren, martxan jarriko ditugun ekimenetan  parte hartzera gonbidatuz amaitu dugu. Ilusio eta gogoz dihardugu lanean; ezkertiar eta independentista guztiok dugu lekua EH Bildun eta denon artean eraikiko dugu Anoeta eta Euskal Herria.

Amaitzeko, estatu mailako indar soberanistok elkarlanean urriaren 8rako deitu dugun  Deskonektatu elektriketatik! ekimenarekin bat eginez argazkia atera dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!