Kronologia laburra:
- 2012ko iraila: Espainiako bandera udaletxean jartzeari buruzko espedientea eskatu zuten Anoetako udalean.
- 2014ko otsaila: Espainiako bandera udaletxean jar genezala agindu ziguten.
- 2014ko apirila: Anoetako udalbatzak aho batez onartu zuen udaletxe-atarian plaka bat jartzea, Espainiako bandera Anoetan ikur inposatua zela salatuz.
- 2015eko maiatza: Plaka kentzeko agindu ziguten, eta hala egin behar izan genuen.
Tartean, denbora batez, ez da Espainiako banderarik izan Anoetako udaletxean, arrazoi bat edo bestea zela medio.
- 2018ko urria: Bandera jartzeko agindu digute berriro. Banderaren neurriak nolakoa behar duen ere aginduz esan digute. Erabaki hau ezin da atzera errekurritu.
Espainiako bandera ikur inposatua da Anoetan, eta ez dio anoetarren gehiengoaren nahiari erantzuten. Ikur arrotzak inposatuz, arrotz ziagun herri baten parte sentiarazi nahi gaituzte. Ez dute lortuko. Arrastoan sartu nahi gaituen espainiar monarkiaren aurrean, guk errepublikak aldarrikatzen ditugu, pluralean. Euskal herritarren errepublika sozial eta demokratikoa eraikitzea aldarrikatzen dugu, bertan bizi direnak zaintzeko gai izango dena. Euskaldunon gehiengoak hala nahi eta eskatzen duelako.
Hori ozen aldarrikatzeko aukera izango dugu apirilaren 28an! Orain, Euskal Errepublika!
Oharra: Balkoietan ikurriña jartzeko deia zabaltzen dugu. Salgai izango ditugu apirilaren 14ko ekitaldian eta 17an, 23an eta 26an plazan jarriko ditugun postuetan.