Anoetako EH Bilduk hauteskundeetako ekitaldia egin zuen ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Anoeta 2016ko ira. 20a, 18:43

Lide Aranzabek, Pedro Iturbek eta Jone Etxeberriak hitz egin zuten. Ondoren, afari merienda egin zuten elizako portikoan. 

Lide Aranzabek gazteen izenean hitz egin zuen, eta EH Bildurentzako eskatu zuen botoa, hainbat arrazoirengatik: "Enplegua eskatzen duen ahotsa delako, euskal hezkuntza sistema nazionala eskatzen duelako, gazteon prekarietatea salatzen duelako eta Espainiako eta Frantziako Estatuko espetxeetan sakabanatuta dauden euskal presoen etxeratzea eskatzen duelako". 

Pedro Iturbe eta Jone Etxeberriaren txanda izan zen ondoren: azpimarratu zutenez, "Herri honen etorkizuna bermatzeko proiektu bakarra EH Bildu da. Arrazoia daukagu, baina arrazoia edukitzea ez da nahikoa. Jendea konbentzitu behar dugu eskolan, lantegian, eta mugitzen garen leku guztietan, maitasunez. Astebete gelditzen zaigu".

Amaitzeko, afari merienda ederra egin genuen Elizako portikoan. 

Egin irri, egin herri, eta igandean, bozkatu EH Bildu! 

Ostiraleko ekitaldiko hainbat une biltzen dituen bideoa:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!