Astelehenean Amasa-Villabonako Herri Batzarra

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona

Amasa-Villabonako EH Bilduk Herri Batzarra deitu du datorren astelehenean, azaroak 9, 19:00etan udaletxeko balio anitzeko gelan (liburutegiaren gainkaldean).

Herri Batzar hau izango da 2027ko maiatzeko udal hauteskundeei begira EH Bilduk egingo duen lehena. Bertan, EH Bilduren mahai politikoak alkategaia edo zerrendaburua proposatuko du eta autaketa egiteko jarraituko den prozesuaren berri emango da. 

Autaketa prozesu hori guztiz gardena eta demokratikoa izango da, herriko bilkide guztiek bozkatzeko aukera izango dute eta herriko mahai politikoak proposatutako autagaiaz gain, beste autagairen bat aurkezteko aukera ere zabalik uzten du, prozedura zehatz bat jarraituz.

Oraindik denbora dezente geratzen bada ere, EH Bilduren Batzar Orokorrak onartutako egutegiaren baitan, 2027ko udal hauteskundeetako alkategaia aukeratzeko unea iritsi da eta Amasa-Villabonan ere horrela egingo dugu.

Amasa-Villabonako EH Bildutik Herri Batzar honetan parte hartzeko gonbidapena egiten diegu beren burua EH Bildurekin identifikatzen duten eta ezkertiarrak, abertzaleak, subiranistak edota independentistak diren herritar horiei guztiei. Animatu eta parte hartu!

BADATORREN AMASA-VILLABONA!  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!