EH Bilduk ‘Posible 30K’ iniziatiba aurkeztu du, etxebizitza krisiari adarretatik heltzeko

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2026ko maiatzaren 22a

Bestek beste, iniziatiba honetan EAEko etxebizitza parke publikoari beste 30.000 etxebizitza berri gehitzea proposatzen da, bizi dugun etxebizitza krisiari erantzun sendo bat emateko neurri egingarri eta eraginkor gisa.

Euskal Herria Bilduk, etxebizitza politikari buruzko jardunaldiak egin zituen pasa den larunbatean Donostiako Tabakaleran.

Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak, ‘Posible 30K’ ekimena aurkeztu zuen bertan, zeinaren bidez parke publikoan 30.000 etxebizitza berri sartu nahi dituen eta dagoeneko eraikita dagoen parkeko 30.000 etxebizitza mobilizatu. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan inoiz etxebizitza publikoa sustatzeko egin den operazio handiena da.

POSIBLE 30K dokumentua

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!