2026 urte berri on!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2025eko abenduaren 31

Urte berri on Amasa-Villabona 
Urte berri on Euskal Herria 💫

Herri eta nazio gisa erronka handiak ditugu (etxebizitza eskubidearen urraketa sistematikoa, eskuin-muturraren eta faxismoaren igoera, estatus politiko berriaren eztabaida, osasun eta zaintza sistemen arazoak...) eta gu prest eta gogoz beterik gaude lanean tinko jarraitzeko, bai erakunde publikoetan eta baita kalean ere, jendearekin eskuz-esku.

Urteko azken egun honetan eskerrak eman nahi dizkiegu EH Bilduko, hautetsi, militante eta Bilkideei. Zuen ekarpena ezinbestekoa zaigu ezkerreko independentismoak indartzen eta zabaltzen jarraitzeko, eta gero eta herri-babes handiagoa eskura dezagun. Beraz, eskerrik asko gurekin lanean aritu zaretenei eta EH Bilduri bere babesa eman dioten herritar horiei guztiei. 2026.a urte oparoa izan dadila guztiontzat. 

Garaipen handienak oraindik lortzeke ditugulako, egin irribarre, Euskal Herria askatu arte!✊
GORA EUSKAL HERRIA ASKEA!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!