Larunbatean Gure Eskuk Bilbon egingo duen mobilizazio nazionalean parte hartzeko deia egiten dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2025eko ekainaren 4a

EH Bilduk Gure Eskuk deitutako larunbateko mobilizazio nazionalean parte hartzeko deia egin die euskal herritarrei.

Datorren larunbat arratsaldean Mobilizazio nazionala egingo da Bilboko kaleetan ‘Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki lelopean. EH Bildu bertan egongo da Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzen duten milaka euskal herritarrekin batera, eta bertan parte hartzeko deia egin die Euskal Herriak bere etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea duela uste duten herritar guztiei.

Euskal Herri osoan mugimendu politikoak izaten ari dira, eremu administratibo-politiko ezberdinetan, estatus politikoak egokitzeko: Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian. Dauden mugimendu politiko horiek herritarren bultzada behar dutela uste du EH Bilduk, Gure Esku Dagok bezala, eta larunbateko mobilizazioan parte hartzeko gonbita egiten die euskal herritarrei, munduari ozen esateko Euskal Herria nazioa dela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea daukala. Jauzi egiteko unea da, eta dauden aukerak baliatzeko, herritarren bultzada ezinbestekoa da. Horregatik guztiagatik, EH Bildu Bilboko kaleetan izango da larunbatean, eta bertan egoteko eskaera egiten die herritarrei.

Anima zaitezte, hartu zure ikurrina eta larunbatean goazen denok Bilbora!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!