Larunbatean Bilboko kaleak itxaropenez betetzeko deia egiten dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2025eko urtarrilaren 9a

EH Bilduk bat egin du Sare Herritarrak euskal preso politikoen eskubideen alde eta, batez ere, auzi politikoaren ondorioen behin betiko konponbidearen alde Bilbon egingo duen manifestazioarekin.

‘Behin betiko. Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza’ izango da larunbateko manifestazioaren leloa, eta egungo egoeraren honako irakurketa hau egiten du: "Konpontzen ez diren arazoak asko sufritu duen eta elkarbizitzan aurrera egin behar duen gizarte baten desadostasunean enkistatzen eta sakontzen dira".

Arazo horietako batzuk konpontzeko bideak bilatzen joan dira, baina beste batzuk, ordea, sufrimenduaren eta bidegabekeriaren protagonistak dira oraindik ere. Salbuespen handienetako bat da, euskal preso politikoen eskubideak urratzen jarraitzea, eta horregatik da beharrezkoa behin betiko konponbidea. Gure ustez, larunbateko martxak bultzada bat eman behar die auziaren ondorioei konponbiderako eta behin betiko konponbiderako bideei.

EH Bilduk ordezkaritza zabala izango du larunbateko manifestazio nazionalean eta era berean, parte hartzeko deia egiten diegu gure bilkide eta jarraitzaile guztiei.

BEHIN BETIKO.
EUSKAL PRESOAK ETXERA!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!