NAZIOA GARA!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2024ko azaroaren 23a

Amasa-Villabonako EH Bilduko kideak Bilbon izan gara, milaka euskal herritarrekin batera, nazioa garela eta gure etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa dugula aldarrikatzeko. 

Bilboko Autonomia kalea leporaino bete dugu EH Bilduk egindako deialdiari erantzunez eta bertan izan den giroa benetan zirraragarria izan da. 

Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzeaz gain, gaur besteak beste, Palestinar herria, babesa agertzera etorri diren nazioarteko lagunak eta Maravillas Lanberto 1936an faxistek Larragan (Nafarroan) bortxatu eta hil zuten neska gaztea gogoan izan ditugu. Eta amaitzeko, azken egunetan albistea izan den Kortatu taldearen Sarri-Sarri abesti mitikoa dantzatu dugu pozik eta alai. Kriston martxa dabil! 

Manifestazioaren ondoren berriro autobusean sartu eta arazorik gabe bueltatu gara herrira, nekatuta baina pozik.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUA!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!