Larunbatean Bilbora joateko autobusa antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2024ko azaroaren 18a

Larunbat honetan EH Bilduk deitutako manifestazio nazionalean parte hartuz, Bilboko kaleak betetzera goaz Euskal Herria nazioa dela eta etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubide osoa duela aldarrikatzeko. Autobusez joateko deia egiten dugu.

Amasa-Villabonako EH Bilduk Bilbora autobusez joateko aukera eskaintzen du:

Ordutegia: Autobusa arratsaldeko 15:30etan abiatuko da Olaederra kiroldegiko geltokitik, eta manifestazioaren amaieran Amasa-Villabonara itzuliko da (itzulera ordua 20:45-21:15 bitartean izatea aurreikusten dugu). 

Izen ematea: Bi aukera daude; bata, Iratzar tabernan ezarri den zerrendan izen abizenak eskuz apuntatuta, eta bigarrena, 688729069 telefono zenbakira WatsApp mezu bat bidalita izen abizenekin.

Prezioa: Bilbora joan-etorria: 10€ (langabetuek, 16 urtetik beherakoek eta ikasleek: 5€)

Anima zaitezte eta zatozte gurekin historikoa izango den mobilizazio erraldoi honetan parte hartzera!
NAZIOA GARA! LARUNBATEAN DENOK BILBORA!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!