Igandean bozkatu EH Bildu - Orain Errepublikak!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2024ko ekainaren 6a

Igande honetan europar legebiltzarrerako hauteskundeetan, ez egin zalantzarik, bozkatu euskal herritarron ahotsa, EH Bildu-Orain Errepublikak. 

EH Bildun oso argi dugu zertara joan nahi dugun europar parlamentura:

  • Euskal Herriaren ahotsa izanik, gure nazioaren enbaxadoreak izateko Bruselan.
  • Europako eskaturik gabeko nazioen artean (Katalunia, Galiza, Korsika, Bretainia, Flandes, Eskozia...) elkarlana sustatzeko Autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka irabazteko.
  • Ultraeskuinari aurrez-aurre tinko eta gogor aurre egiteko, faxismoari hortzak erakutsiz.
  • Langile klasearen eskubide sozial eta laboralak babestu eta hobetzeko.
  • Euskal lehen sektorea babesteko, baserriak eta arratza desagertu ez daitezen.
  • Ukraniako gerra eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioa gelditzeko eta bakearen alde egiteko.
  • Euskara eta euskal kultura ofizialki onartua izan dadin gure eskuetan dagoen guztia egiteko.
  • Giza eskubide guztien defentsarako.
  • Etab.

Guzti honegatik eta gehiago, igande honetan bozkatu gure ahotsa Europan, bozkatu EH Bildu - Orain Errepublikak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!