Berdura plaza ilusioz eta aldaketa gogoz bete dugu, igandean EH Bildu!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2024ko apirilaren 18a

Atzo arratsaldean Aiztondoko EH Bilduren hauteskunde ekitaldia egin genuen Villabonako Berdura plazan Ander Goikoetxea eta Laida Begiristain legebiltzarrerako hautagaiekin. 

Bertaratu ziren herritar eta militanteen artean aldaketarako ilusioa eta grina nabari zen eta bi hautagaien hitzek txalo zaparrada ederrak jaso zituzten. Bereziki hunkigarria izan zen Ander Goikoetxea hautagai billabonatarrak egindako hitzartzea; palestinako genoziodioaren salaketa eta palestinar herriarekiko elkartasuna, Euskal Herri eta mundu hobea erakitzeko aukera, aurreko belaunaldiek egindako borrokaren eskertza, Pepe Mugikaren aipuak, Remi Ayestaran gogoratu zuen unea... bertaratu ziren herritarren sentimenduak azaleratu zituen eta plaza bor-borka jarri zuen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu atzoko ekitaldian parte hartu zuten Manex eta Estanis Iriarte aita-seme txalapartariei, June Gurrutxaga aurkezleari, Oihana Alkain argazkilariari eta atzoko ekitaldia antolatzen lagundu zuten bilkide guztiei. Eta gure eskerrik beroenak bertaratu ziren Aiztondoko herritar guztiei ere.

Igandean ez egin zalantzarik, BOZKATU EH BILDU!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!