Ezkerreko independentistok argi daukagu gurea herria dela, nazio bat garela eta gure etorkizuna erabaki nahi dugula. Anbizioa eta determinazio kolektiboa ditugu hori horrela dela frogatzeko, eta ziur gaude lehenago edo geroago Estatu izango garela. Norabide horretan aurtengo Aberri Egunean Iruñeko kaleak bete nahi ditugu. hemen bizi-bizirik dagoen herri bat dagoela eta etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dugula, lau haizeetara zabaltzeko. Aberri Eguna energia guztia biltzeko eta askatzeko unea izango da, pertsona berdinen eta askeen euskal errepublika eraikitzeko.
Azken hilabeteetan gure hizkuntzaren eta gure kulturaren eraso gehiago ezagutu ditugu. Sektore ezberdinetatik iritsi dira, gainera. Espainiako epaitegietatik euskararen eta bere erabileraren aurkako erasoak heldu dira eta bai Espainiako eta bai Frantziako estatuek gure izaera bera ukatzen duten hainbat ekinbide egin dituzte. Horregatik da beharrezkoa gaur bertatik hasita Euskal Herria eta gure herriaren etorkizuna eraikitzeko lanean jartzea. Gu guztion ardura da, eta horretarako lanean jarri behar gara.
Euskal Herria da gure proiektu politikoaren ardatza, eta hori ezingo dute ezabatu. Espainiako Estatuko epaitegiek esan dezakete Euskal Herria ez dela zazpi herrialdez osatutako herria. Espainiako eta Frantziako Estatuek ukatu ahal digute gure izaera nazionala eta gurea herri bat dela. Baina ezkerreko independentistok argi daukagu gurea herria dela, nazioa garela eta gure etorkizuna erabaki nahi dugula. Anbizio eta determinazio kolektiboa daukagu hori horrela dela erakusteko eta sinetsita gaude lehenago edo beranduago Estatua izango garela. Horretarako, gaurtik hasi behar gara lanean, eta martxoaren 31ko Aberri Egunean aukera paregabea dugu horretarako.
EH Bilduk Aberri Eguneko ekitaldien EGITARAU ZABALA antolatu du:
- 12:00etan MANIFESTAZIOA Golem zinemetatik abiatuta.
- 13:15etatik aurrea, Basotxotik kale animazioaz giroturik kalejira Alde Zaharrera.
Ondorengo orduetan, Trikitilariak, Elektrotxaranga, Gaiteroak, buruhandiak, txaranga, kantuz Iruñeko Alde Zaharreko kale eta plazetan. - Umeen gunea: Burgoen Plazan eta 16:00etatik aurrera Ekain pailazoa eta jolasak.
- 16:00etan Kontzertuak Gaztelu plazan: Perlata, Xiberoots eta Trikidantz taldeak.
Hitzordu garrantzitsua dugu, beraz, abertzale, independentista, subiranista sentitzen garenok, martxoaren 31an. Euskal Herria Iruñera begira jarriko dugu, nazioa garela erakusteko.
AUTOBUSA AMASA-VILLABONATIK:
- Irteera: 10:30ean Olaederra kiroldegiko geltokitik.
- Itzulera: 19:30ean.
Izena emateko: Iratzar tabernako zerrendan edo WatsApp mezua bidalita 688 72 90 69 telefono zenbakira.
Autobuseko joan-etorriko bidaia: 10 euro.
Anima zaitezte Iruñera, Aberri Egunean egun-pasa ederraz gozatzera!