Larunbatean Bilboko mobilizaziora joateko AUTOBUSA

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2023ko azaroaren 14a

Amasa-Villabonako EH Bilduk autobusa antolatu du NAZIOA GARA lemapean EH Bilduk larunbatean Bilbon egingo duen mobilizazio nazionalean parte hartzera joan ahal izateko. 

Autobusa 15:30etan irtengo da Villabonako Olaederra kiroldegiko geltokitik.

Autobusean joateko aurretik izena eman behar da eta izena emateko bi modu eskaintzen ditugu:

  • Iratzar tabernan dagoen zerrendan apuntatuta
  • 688 729 069 telefono zenbakira WatsApp mezua bidalita (izen abizenak)

Mesedez eskatzen dugu ostegun arratsalderako izena ematea, autobusa behar bezala antolatu ahal izan dezagun.

Bilboko kaleetan milaka euskal herritar elkartuko gara, guztiok batera Txoria txori kanta ezaguna abestuz, mundu osoari nazio bat garela eta gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula erakusteko. Izugarria izango da!

ANIMA ZAITEZTE ETA GOAZEN BILBORA!
NAZIOA GARA!!! 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!