Azaroaren 15ean HERRI BATZARRA

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2023ko azaroaren 9a

Datorren asteazkenean, hilak 15, Herri Batzarra egingo du Amasa-Villabonako EH Bilduk. Batzarra 19:00etan izango da Udaletxeko balio anitzeko gelan. 

Batzar honetan honako gaiak jorratuko dira:

1. EH Bilduren Plan Politiko orokorra: EH Bilduk Euskal Herri osorako zehaztu duen Plan Politikoaren xehetasun nagusiak azalduko dira, egungo egoera sozio-politikoari buruzko analisia partekatzearekin batera.

2. Amasa-Villabonan EH Bilduk landuko dituen bi ildo garrantzitsu: 

  • Hezkuntza: Amasa-Villabonan hezkuntza arloan prozesu berezi bat abiatzeko proposamena aurkeztuko da Herri Batzar honetan. Nabaria da alor honetan erronka eta desafio garrantzitsuak izango ditugula datozen urteetan eta EH Bilduk herriari egokitutako estrategia bat osatu eta garatu nahi du. 
  • Etxebizitza: Herriak bizi duen arazorik garrantzitsuenetakoa da dudarik gabe. Egoera benetan kaskarra da: Etxebizitza eskaintza oso eskasa, alokairu falta handia, prezio izugarriak, gazteen emanzipazioa ia ezinezkoa da etab. Honen aurrean EH Bilduko udal gobernuak legealdi honetan garatuko duen Etxebizitza Politika berria aurkeztuko da Herri Batzar honetan.

Amasa-Villabonako EH Bilduk Herri Batzar honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die EH Bilduren ideiekin bat egiten duten herritar guztiei eta baita Batzar Honetan jorratuko diren gaien gaineko interesa dutenei ere.

Anima zaitezte!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!