Amaitu da hauteskunde kanpaina, eskerrik asko denei!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2023ko maiatzaren 26a

Amasa-Villabonako EH Bilduk hauteskunde kanpaina honetako balorazio positiboa egin du eta eskerrak eman nahi dizkie modu batera edo bestera kanpaina hau aurrera eramaten lagundu duten herritar guztiei.

Asko izan dira Amasa-Villabonako EH Bilduk azken hilabeteetan eta bereziki kanpaina honetan zehar egindako ekintzak ("Esan lasai" entzunketa ekimena, eskuorri banaketak, zerrendaren aurkezpena, hauteskunde kanpainako ekitaldia, auzolanean egindako buzoneoak, kartel pegaketak...) guztiak herritarrei entzuteko eta EH Bilduren programako egitasmoen berri emateko helburuarekin.

Kanpaina honetan oso argi geratu da Amasa-Villabonan soilik EH Bilduk duela bertan egindako eta herriko beharrei egokitutako Herri Programa bat eta amasar zein billabonatarrekin osatutako hautagaitza sendo bat. Gogotsu eta ilusioz gainezka gaude udalgintzatik datozen lau urteetan maite dugun Amasa-Villabona hobetzen jarraitzeko eta horretarako herritarren konfiantza eskatzen dugu. Ziur gaude lortuko dugula!

Igandean bete ditzagun hautestontziak EH Bilduren aldeko bozkekin! 
BOZKATU EH BILDU! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!