Maite duzun Amasa-Villabona hobetzen jarraitzeko, bozkatu EH Bildu!

Hasi da hauteskunde kanpaina eta EH Bilduren hautagaitza osatzen dugunok azken lau urteetan udalean garatutako ibilbideari jarraipena emateko prest eta gogotsu gaude. Gure herriaren alde lan egiteko ilusioa eta konpromisoa soberan ditugu. 

2019an, aldaketa esanguratsuak ekarri genituen udalera. Zintzotasuna eta gardentasuna ipar, aurreko agintariek ezarritako hainbat elementu kaltegarri desegin eta herritarren ongizaterako neurri aurrerakoi eta ausartak hartu genituen: beharrezkoak ez ziren gastuak murriztu, Gizarte Zerbitzuak indartzea, udal tasa eta zerga justuagoak, etxez etxeko laguntza zabaltzea... Baina 2020-2021eko pandemiak, bere ondorio sozio-ekonomikoek eta azken bi urteetako prezioen igoera handiak, martxan genituen hainbat egitasmo atzerarazi dizkigu.

Datozen lau urteak giltzarriak izango dira Amasa-Villabonaren etorkizunerako. Hauteskunde hauetan bi aukera daude; EH Bilduren udal gobernuak hasitako bideari jarraipena ematea eta hobekuntzekin aurrera egitea gure herria etorkizunera begira jarriz, edo PNV-PSEk bikotearen iraganera itzultzea, non Amasa-Villabonatik kanpoko pertsonek gidatuko duten udala, auskalo zein interesen eta zein irizpideren arabera.

EH Bilduk helburu argi hauetarako lan egingo du beti: justizia soziala, benetako berdintasuna, pobreziaren aurkako borroka, herriko ekonomiaren sutapena, iraunkortasuna eta ingurumenaren babesa, herritarren parte hartzea, gure kultura eta hizkuntza bultzatzea...

Gure herria eta bertako jendea maite ditugulako! 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!