"Esan lasai" izeneko dinamika honen helburua, herriko jendeari entzutea eta modu horretan EH Bilduren herri programa osatzea izango da. Horrela, herritarrak EH Bilduko taldearekin harremantzeko bitarteko eta baliabide bereziak ezarri dira:
Ostegunetan kaleetan aurkituko gaituzue
Datozen hiru ostegunetan, Amasa-Villabonako EH Bilduko kide eta hautagaiak kalean izango dira karpa batean. Karpa horretan orri zuriak eta boligrafoak egongo dira gerturatzen den edozein pertsonak bere ekarpena idatziz egin ahal izan dezan. Ez dago esan beharrik ahozko ekarpenak ere jasoko direla eta bertan egongo diren EH Bilduko kideak entzuteko eta beharko balitz egon daitezkeen zalantzak argitzeko prest egongo dira.
Karpa 18:00etatik 20:00etara ezarriko da egun eta leku hauetan:
- Apirilak 27: Larreako parkearen aurrealdean
- Maiatzak 4: Txistulari plazan
- Maiatzak 11: Olaederra kiroldegiaren aurrean
Telefonoz, WatsApp bidez ere jasoko dira ekarpenak
Amasa-Villabonako EH Bilduk bi telefono jarri ditu eskuragarri, WatsApp aplikazio ezagunaren bidez, idatzizko edo audiozko mezuak biali ahal izateko:
- 688 729 069: AmasaVillabonako EH Bilduren telefono ofiziala.
- 693 018 569: Beatriz Unzue alkategaiaren telefonoa.
Erantzuteko konpromisoa
EH Bilduk, herritarren aldetik jasoko dituen ekarpen, kritika, proposamen edo iritzi guztiak kontuan izan, dagokion moduan aztertu eta erabaki bat hartu ondoren, harremanetan jarri den herritar horiei guztiei erantzun bat emateko konpromisioa hartzen du.
Maite dugun Amasa-Villabona, herritarrekin eskuz-esku hobetu nahi dugulako...
ESAN LASAI, entzun eta egiteko prest gaude eta!