Hautagai zerrendaren aurkezpen ekitaldia, ostiralean 19:00etan

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2023ko apirilaren 18a

Amasa-Villabonako EH Bilduk osatu du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda eta ostiral honetan 19:00etan aurkezpen ekitaldia egingo du Villabonako Maiatzaren lehena plazan (Aljibearen kanpoaldean).

Amasa-Villabonako EH Bilduko komunitateak dagoeneko erabaki du maiatzaren 28ko hauteskundeetan zein herritarrek osatuko duten hautagai zerrenda Beatriz Unzue alkategaiarekin batera. Zerrenda horretan guztira 16 hautagai izango dira (13 titular eta 3 ordezko) eta EH Bildutik aurreratu dezakeguna da guztiak ondo prestatutako pertsona konprometituak direla eta ilusioz gainezka daudela udalean lan eginez Amasa-Villabona hobetzen jarraitzeko. Hautagai guzti-guztiak Amasa-Villabonako auzo eta kaleetan bizi dira eta ondo ezagutzen dute gure herriak duen egoera, hori ere garrantzitsua iruditzen zaigu.

Azken urteetan udalgintza alorrean egindako lanari jarraipena eman nahi diogu, udalean martxa bat gehiago sartuz eta esku hartean ditugun egitasmo eta proiektuak garatuz. Amasa-Villabona da maite dugun herria eta gogotsu gaude bere alde gogor lan egiteko.

EH Bilduren egitasmoarekin bat egiten duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu ostiralean 19:00etan Aljibe kanpoaldera gerturatzera, gure hautagaiak bertatik bertara ezagutzeko. 

ABANTE AMASA-VILLABONA!   

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!