Amaitzeko, Amasa-Villabonako EH Bildu Tolosaldean behingoz gure eskualdeak dituen beharrei erantzungo dien ospitale publiko duin bat izatearen alde, bere eskuetan dagoen guztia egiteko konpromisoan berresten da.
Osasun publikoaren defentsan, tinko!
Amasa-Villabonako EH Bilduk bat egin du Tolosaldea Ossun Publikoaren Alde (TOPA) plataformak larunbat honetan 12:00etan Donostiako Ospitalean egingo duen kontzentrazioarekin, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatzen die. Nahi duenak autobusez joateko aukera dauka, Vilabonako Iratzar tabernan ezarri den zerrendan izena emanda.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?