Asteazkenean 19:00etan herri batzarra Subijana etxean

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2022ko azaroaren 29a

Amasa-Villabonako EH Bilduk Herri Batzar garrantzitsua egingo du asteazken arratsaldean. Besteak beste, 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetarako alkategaia hautatuko da batzar honetan.

Batzar honetan guztira 3 gai jorratuko dira:

1. Legealdiaren balorazio laburra
2019an hasitako udaleko legealdian zehar EH Bilduko udal gobernuaren jardunaren ezaugarri nagusiak azalduko dira eta udalgintza arloan egindako lanaren lehen balorazio orokorra partekatuko da. Batzarrera gerturatzen direnek hitza hartzeko eta iritziak partekatzeko aukera izango dute puntu honetan.

2. Amasa-Villabonako EH Bilduren Hauteskundeei begirako planteamendua
2023ko maiatzeko udal hauteskundeei begira, EH Bilduk martxan jarri duen lanketaren berri emango da; sortu diren lantalde ezberdinak, lantalde bakoitzaren osaketa eta zereginak, bete beharreko epeak etab.

3. EH Bilduren alkategaia aukeratzea
Amasa-Villabonako EH Bilduko mahai politikoak Beatriz Unzue, egungo alkatea proposatuko du hurrengo alkategaia izteko. Herri Batzar hau izango da hautagaitza hau ofizialki onartu edo baztertuko duen organoa. Beraz, puntu honetan bozketa egingo da eta gehiengoz erabakiko da EH Bilduko mahai politikoak egindako proposamena onartzen den edo ez.

Amasa-Villabonako EH Bidlutik, Herri Batzar garrantzitsu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu gurekin bat egiten duten edota abertzale eta ezkertiarrak diren herritar guztiei.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!