Aberri Egunean denok Iruñera!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2022ko apirilaren 12a

Igande honetan, apirilak 17, Aberri Egun berri bat ospatuko da Euskal Herrian eta EH Bilduk gure hiriburu historikoa den Iruñeako kaleak betetzeko deia egiten du, Euskal Errepublika ozen aldarrikatzeko.

Amaiurko gudua izan zenetik 500 urte betetzen dira aurten eta oraindik euskaldunok hemen jarraitzen dugu, bizirik eta gure burujabetzaren alde borrokan jarraitzeko prest. Duela bost mende Gaztelako konkistatzaileei aurre egin, eta Nafarroaren independentzia defendatu zuten borrokalari haien oinordekoak gara eta gaur inoiz baino gehiago gara Euskal Herriaren burujabetza osoa aldarrikatzen dugunak.

Beraz, igandean Iruñeara joateko deia egiten dugu: 12:00etan manifestazio nazionala Golem zinemetatik hasita. Manifestazioaz gain, egun osoko egitaraua izango da Iruñeako alde zaharreko hainbat lekutan, egun-pasa ederra egiteko aitzakia bikaina.

AUTOBUSA AMASA-VILLABONATIK
Amasa-Villabonatik modu erosoan Iruñeara joan ahal izateko, autobus zerbitzua antolatu dugu:

  • Irteera: 10:00etan Olaederra kiroldegiko geltokitik
  • Itzulera: 19:30etan Iruñeatik

Izena emateko: Iratzar tabernako zerrendan apuntatu (azken eguna ostirala izango da) edo WatsApp mezua bidalita 688729069 telefoino zenbakira.
Joan etorria egiteagatik 10 euro ordaindu beharko dira, autobusean bertan.

Anima zaitezte eta bete ditzagun Iruñeako kaleak!

BAKEA, BURUJABETZA, DEMOKRAZIA! GORA EUSKAL ERREPUBLIKA!


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!