Asteazkenean 19:00etan Herri Batzarra udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2022ko martxoaren 28a

Amasa-Villabonako EH Bilduk Herri Batzar irekia egingo du asteazken honetan, hilak 30, 19:00etan Villabonako udaletxeko Batzar aretoan.

Herri Batzar honen helburu nagusia, egungo egoera politikoaren inguruan EH Bilduk egiten dituen irakurketak partekatzea eta batez ere etorkizunari begira jarri eta epe motz eta ertainean esku hartean izango ditugun erronken inguruan jardutea izango da.

Lehenik, kokapen politikoari dagokion gaia landuko da, egun Euskal Herrian, espainiar eta frantziar estatuetan, Europan eta munduan bizi dugun egoeraren irakurketa partekatuko gugu, EH Bilduk duen ikuspegi ezkertiar, internazionalista eta eraldatzaile batetik. 

Ondoren, Amasa-Villabonako EH Bilduk etorkizun hurbilean mahai gainean izango dituen erronka nagusien inguruan jardungo gara. Lehen aldiz datorren 2023ko udal eta foru hauteskundeei begira jarriko gara eta Amasa-Villabonako EH Bilduk hauteskundeek suposatzen duten erronkari heltzeko egin beharreko ibilbideari buruz hitz egin eta iritziak partekatzea izango da bigarren puntu honen helburua. 

EH Bildutik Amasa-Villabonan bizi diren herritar ezkertiar, abertzale, subiranista edota independentista guztiak gonbidatu nahi ditugu Herri Batzar honetan parte hartzera.
Guztiok elkarrekin, herri hobea eraikitzen jarraituko dugu!


AMASA-VILLABONAKO EH BILDU


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!