M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Nazio Feminista lortu arte!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2022ko martxoaren 8a

Gaur, martxoaren 8an, egiazko berdintasunaren eta parekidetasunaren alde borrokan jarraitzeko konpromisoan berresten gara. Emakumeok ahaldundu, eta borroka feministaren bidez ziur gaude lortuko dugula.
Bat egiten dugu Aiztondoko Mugimendu Feministak antolatutako ekimen eta mobilizazioekin, eta gaur 19:00etan kalera aterako gara egungo sistema irauli eta jendarte feminista bat eraiki behar dela aldarrikatzeko.

Amasa-Villabonako EH Bilduren izenean, gure jarduna garatzen dugun espazio guztietan (udal politiketan, kalean, elkarte ezberdinetan...) ikuspegi feminista txertatzen jarraituko dugu. Bereziki azpimarratu nahi dugu udalean politika feminista eraldatzaile eta eraginkorrak martxan jarri eta garatzeko dugun konpromisoa: indarkeria matxistari herri gisa aurre egiteko protokolo berria, ia beti emakumeek egiten dituzten zaintza lanak behar bezala aitortu eta duintzeko neurriak, soldata arrakalarekin behin betiko butzatzeko erabakia etab.

Matxismorik eta patriarkaturik gabeko jendarte parekide eta feminista lortzeko egin beharreko ibilbidean, herri mugimendu feminista edo feminismo antolatua izan behar da protagonista nagusia, eta guk elkarlanaren bidez norabide berean jarduteko konpromiso irmoa dugu.

Guztiok batera Euskal Herri aske eta feminista LORTUKO DUGU!




 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!