Gaur 18:00etan kalera. Euskal presoak Euskal Herrira!

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2020ko abenduaren 31

Amasa-Villabonako EH Bilduk bat egiten du Aiztondoko udalek gaur arratsalderako deitutako manifestazioarekin eta parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei. 

Beste urte batez, aurtengo urtezahar egunean ere, kalera aterako gara euskal presoek eta beren familiek pairatzen dituzen eskubide urraketak eta salbuespenezko legedia salatzeko eta euskal presoak Euskal Herrian egon behar dutela aldarrikatzeko. Espero dugu aurtengoa azken manifestazioa izatea.

Atzo albiste pozgarria jaso genuen, espainiar Barne Ministerioak, Karlos Besance, Manex Castro eta Iñigo Guridi preso billabonatarrak lekualdatu eta gerturatuko dituela jakinarazi baitzuen. Andaluziako espetxeetatik, 200-300 kilometroetara dauden beste espetxe batzuetara mugitzeak, bisitak egiteko senide eta lagunek espainiar errepideetan egin beharreko kilometro kopurua eta bidaiaren iraupena nabarmen gutxitzea dakar. Bada zerbait, norabide onean emandako urrats bat.

Baina era berean, neurri hauek ez dira inondin inora nahikoa eta presoak Euskal Herrian eta etxean egon behar dutela aldarrikatzen jarraituko dugu, salbuespenezko neurri guztiak, bereziki urruntzea eta sakabanaketa, indargabetu edo desagerrarazi arte.





  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!