Larunbatean 12:00etan manifestazioa Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2020ko abenduaren 18a

Espainiar auzitegi gorenak "Bateragune" gisa izendatu den auzia berriro ere epaitzeko erabakia, estatuak egindako eraso antidemokratiko larria da. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak baliogabetu egin zuen Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez Ezker Abertzaleko kideen kontrako auzia, epaitegia ez zelako inpartziala, baina dagoeneko espetxe zigorrak oso osorik beteak dituzte.

Orain berriro, bigarren aldiz epaiketa fartsa hura errepikatzea, bultzada politikoa duen errepresio antidemokratiko garbia da. Eraso berri honi erantzuteko, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ugarik larunbatean 12:00etan protesta mobilizazioak egiteko deialdia egin dute. Beraz, elkarretaratze eta manifestaldi ugari izango dira Euskal Herri osoko herri eta eskualdeetan, "Demokrazia!" lemapean.     

AIZTONDOKO DEIALDIA:
Abenduak 19 larunbata, 12:00etan Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik abiatuta, MANIFESTAZIOA Zizurkil eta Villabona artean. 

Amasa-Villabonako EH Bilduk protesta mobilizazio honetan parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei. Ezin dugu beste alde batera begiratu, iraganean iltzatuta eduki nahi gaituen eta pluraltasun demokratikoaren aurka doan eraso sasi-judizial errepresibo honen aurrean. Benetako demokrazia aldarrikatzen jarraitu behar dugu!


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!