Oraingoan Kale Nagusia arratsaldez (behingoz) oinezkoentzako gune seguruago eta atseginagoa izan dadin udalak hartutako neurriak baliatu nahi izan dituzte, kartel batzuk kalean itsatsiz oposizio arduragabe eta suntsitzailea garatzeko.
Lehenik aipatu behar dugu duela 10 urte baino gehiagotik indarren dagoen trafiko araudia ez dela ezertxo ere aldatu. Zer egin zuen 4 urtetan PNVk indarrean zegoen trafiko araudia betetzeko? Ezertxo ere ez. Errazagoa da arazoei aurre egin eta soluzioak plazaratu ordez beste alde batetara begiratzea, baina hori ez da gure estiloa, gu herriko arazoei irtenbideak bilatzeko gaude, baliagarriak izateko.
Eta bestetik, zaila da hain lerro gutxietan hainbeste gezur esatea:

- Inposaketa aipatzen du behin eta berriz PNVk. Gogorarazi behar dugu EH Bilduren hauteskunde programan zera agertzen zela hitzez hitz: "Kale Nagusia arratsaldez oinezkoentzat soilik irekia egongo dela ziurtatzeko neurriak hartuko ditugu". Beraz, PNVrentzat hauteskunde promesak betetzea "inposaketa" litzateke. Benetan tamalgarria.
- "Urtero milaka euroko gastuarekin" dio PNVk. Honakoa gezur galanta da, eta badakite. Zuzenean Maite Izagirre PNVko zinegotziari azaldu zitzaion, sistema berri honek ez zuela inolako kosturik suposatuko. Zero euroko kostua izango duen neurria dela jakinik, zergatik diote gezurra?
- Herritarren eskaera guztiak baztertu izana ere aipatzen du PNVk. Ez dakigu informazio faltagatik den edo nahita egin duten, baina berriro ere gezurra diote. Epearen barruan udalean jasotako baimendu izateko 36 eskaeretatik, 19 onartu ziren eta 17 baztertu. Jarraitutako irizpidea argia izan da: Kale Nagusiko merkataritza edo ostalaritza jarduerarekin lotutako ibilgailuei eman zaie baimena. Esan behar da, bizilagunek ere arratsaldez Kale Nagusira sartzeko aukera izango dutela, beti ere arrazoi justifikatu bategatik eta udaltzaingoari berri emanda.
- "Udaltzaingoak informazio eskasa" omen du. Badirudi PNVkoak ez direla ezertaz enteratzen. Uneoro, hasiera hasieratik udaltzain buruarekin elkarlanean ezarri baita sistema berria.
- Udalak beste sistemak (pibote hidraulikoak eta barrera automatikoak aipatzen dituzte) ez omen ditu aztertu. Beste gezur borobil bat. Udaletik beste motatako sistemak zorrotz aztertu ziren baina orain ezarri dena eraginkorrena eta egokiena dela ondorioztatu zen.
- Bizilagunekin bildu ez izana leporatzen digute. Jakinarazi nahi dugu udala Kale Nagusiko merkatariekin eta ostalariekin bildu zela gabonen aurretik eta udaltzain buruak, alkateak eta alkate ordeak azalpenak eman zizkiela. Noiz bildu da PNV bizilagunekin? Adibidez Erreboteko plaza eraberritu zenean, bizilagunekin bildu al zen PNV? Beraiek sekula egiten ez dutena besteei leporatzea ez da bidezkoa.
- Bide segurtasuna (seguridad vial) aipatzen dute jeltzaleek beren orrian. Kontzeptu hori errepideetarako erabili ohi da, autoen zirkulaziorako. Ez al dira enteratu Kale Nagusia oinezkoen gune gisa ezarri zela aspalditik? Oinezkoen segurtasuna ez al da autoena baino garrantzitsuagoa? Aipamen honek gure herriko PNVren maila eskasa agerian uzten du.
Aipagarriak iruditzen zaizkigun beste bi kontu:
- PNVk udaleko baliabideak erabili ditu (udaleko papera eta fotokopiagailuak) bere alderdi jarduerarako. Guztion diruarekin ordaintzen dena, norbere interesetarako erabili dute berriro. Udalari garestiagoa irten zaizkio PNVren kartel hauek, Kale Nagusiko kamera sistema ezartzea baino. Ez ote daukate fotokopiagailurik Batzokian?
- EH Bilduri behin eta berriro, indarrean dagoen kartelen eta propagandaren araudia ez errespetatzea leporatu eta gero, PNVk kartelak pegatu ezin diren lekuan pegatzen ditu (Kaleko paretetan). Harrigarria. Beraiek ezarritako ordenantzak ere ez dituzte betetzen. Ez daitezela gero etorri, kaleak zikinak eta kartelez beteak daudela eta, ordenantza gogor betearaztea eskatuz.
Herritarren zerbitzura daudela esan eta kontrakoa egiten ari dira; udalean lan egiteko eta batzorde buru izateko aukera eskaini eta ezezkoa erantzun zuten, hasieratik elkarlanerako borondatea baino oposizio suntsitzailea egiteko asmoa agerian utziz. Hori bai, zinegotzi baten dedikazioa eskatzeaz gain (%60an onartu zaiena), matraka ederra eman dute beraien batzorde kide kopuruarekin, zinegotzien dieten igotze bat dakarren neurri bat (batzuen poltsikoen mesederako eta udalaren kalterako).
Eta aurrekontuekin gauza bera irudikatu da. Proposamen batzuk egin, gure aldetik batzuk onartzeko prestutasuna azaldu eta PNVk planteatutako bozketa moduak hauek onartzea ezinezkoa egin zuen. Betiko jarrera, kritika merkea egin ahal izatea, horren lekuko kritikatzeko idatzia alde aurretik prestatua ekarri zutela.
Eta zer esan Legarretako zubiaren inguruan egindakoarekin, joku zikinenaren eredu berriz ere. Zubiaren irekieraren berri emateko, Foru Aldundiko diputatua soilik PNVko zinegotziekin agertu zen komunikabideen aurrean, udalari ezertxo ere jakinarazi gabe. PNVk kontrolatzen dituen instituzio publikoak alderdiaren interesen mesedetara erabiltzeko modu benetan traketsa.
Baino esaten den moduan gezurrak hanka motz, eta EH Bilduri leporatu nahi izan dizkioten gezurrak, benetan norenak diren argi azaldu eta ikusiko dugu luze baino lehen, bai diru xahutzeaz, ezkutuan ibiltzeaz edo diru publikoaren erabilpen zalantzakorraz. Seguru gaude PNV-k badakiela zertaz ari garen, eta herritarrak jakingo dute ere denbora asko pasa baino lehen.
Guk bitartean, gure akatsak barne, herritarrekin batera lanean jarraituko dugu Amasa-Villabona duin eta justuago bat lortzeko helburuarekin, batzuen traba eta oztopoen gainetik.