Asteazkenean 19:30etan Herri Batzarra: Ikasturteko plan politikoa.

Erabiltzailearen aurpegia EH BILDU Amasa Villabona 2019ko irailaren 30a

Asteazken honetan 19:30etan Amasa-Villabonako EH Bilduren Herri Batzarra izango da udaletxeko balio anitzeko gelan. Bertan 2019-2020 iksaturterako EH Bilduk osatutako Plan Politiko orokorra izango da hizpide.

Herri Batzar honetan Eneko Maioz izango dugu gurekin, Orexako alkatea eta Gipuzkoako EH Bilduko Koordinatzailea. Berak aurkeztuko ditu EH Bilduren Batzar Nagusiak Euskal Herri osorako onartutako Plan Politikoaren xehetasun nagusiak. 

Amasa-Villabonako EH Bildutik Herri Batzar honetan parte hartzeko deia luzaztu nahi diegu herritarrei, batzar hau irekia eta guztiz publikoa izango baita. Anima zaitezte!


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!