Larunbatean alkate makilaren eskaintza ekitaldia

Larunbatean 12:00etan udalbatzaren eta alkate berriaren izendapena gauzatzeko osoko bilkura berezia izango da udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldi instituzional hori amaitu ondoren, EH Bilduk ekitaldia antolatu du Errebote plazan.

Larunbata ospakizun eguna izango da Amasa-Villabonako EH Bilduren komunitatea osatzen dugunontzat eta osoko bilkuraren ondoren Beatriz Unzue gure hautagaia ofizialki alkate izendatu bezain pronto, ekitaldi xume bat egingo dugu udaletxearen atarian. 

Guk ez dugu aginte makila gure eskuetan izan nahi, ez dugu udal gobernuak eskainiko digun boterea gure kasa erabili nahi, EH Bilduko kideok demokrazia zuzen eta parte hartzailean sinesten dugu eta herriari hitza eta erabakia eman nahi diogu uneoro. Beraz, larunbatean aginte makila herritarrei eskainiko diegu, guk, udaletik, herritarrek eskatu edo erabakitzen dutenari bide emateko konpromisoa hartzen dugu eta hori horrela izan dadin tresna zein bitarteko berriak martxan jartzera goaz. Herritarrek eta bertako elkarte eta eragileek osatzen dute Amasa-Villabona eta gu beraien zerbitzura gaude.

ALKATERIK HOBERENA: HERRIA!  


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!